Erreforma ekonomikoak eta euroa erabiltzen hasteko plangintza dira Gobernu berriaren betekizun nagusiak. Ondorioz, kontserbadoreen eta demokraten hauteskunde programa oso antzekoa da. Biek hitzeman dute zergak jaitsiko dituztela eta Gizarte Segurantza indartuko dutela. Beraz, inkestek alde txikia erakusten dute bi alderdien artean. Horien arabera, Alderdi Sozialistak Ãagintean dagoà irabaziko du bozetako lehen txanda, eta Hungariako Herritarren Batasuna geldituko da bigarren.
Aldea horren txikia izanik,alderdi txikiagoek ere garrantzi handia izango dute bozetan, haien esku egongo baita garaipena batzuei edo besteei ematea. Demokrata Askeen Aliantzak, esaterako, botoen %5 lor ditzake, eta horrek sozialistei emango lieke garaipena, bi taldeak koalizioan baitaude.
Hautagaiesperientziadunak
Bai Ferenc Gyurcsnay egungo lehen ministro eta sozialisten hautagaiak, eta baita Victor Orban oposizioko hautagaiak ere esperientzia dute agintean. Bietako edozeinek irabazten duela ere, Hungariak independentzia lortu zuenetik lehen aldiz lehen ministro batek bigarren agintaldia beteko du. Orban lehen ministro izan zen 1998 eta 2002 urteen artean.
Lau urte barru euroa erabiltzen hasteko beharrezko erreformak egingo dituela hizteman du hautagai sozialistak. Baina, adituen arabera, hori ezinezkoa izango da, defizit ekonomikoa dela eta. Erreformak azkar egiten badira ere, herritarrek euroa erabiltzen hasteko 2012ra arte itxaron beharko dutela uste dute adituek. Orbanek, berriz, bere alderdikideen jarrera nazionalista baretu du, zalantzan dauden herritarren botoa bereganatzeko asmoz.
HUNGARIA. Kontserbadoreak eta sozialistak oso gertu Legebiltzarreko bozetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu