Hurrenak Bulgaria Errumania eta Kroazia dira

2004ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
EB Europako Batasunaren hurrengo hedapena 2007. urteko urtarrilaren 1ean egingo da. Bulgariak eta Errumaniak EBn sartzeko negoziazioak amaitu berri dituzte. Bruselan bilduta dauden 25 estatuburu eta gobernuburuek sartzeari oniritzia emango diote gaur, erreformekin aurrera segitzeko baldintzapean. Urratsak egin ezean, 2010a arte atzeratu ahal izango du EBk bat-egitea. Kroaziarekin, bestetik, aurki dira negoziazioak hastekoak eta litekeena da hura ere 2007an bihurtzea EBko kide. Ante Gotovina jenerala Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurrean jartzea exijitu dio Bruselak 1.500 serbiar hiltzeaz akusatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.