Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak hurrengo urteko martxoaren 1 arte atzeratu du Radovan Karadzic Bosniako serbiarren lider ohiaren aurkako epaiketa eta ofizioko abokatua jarri dio. Urriaren 26an hasi zen Karadzicek aurkako epaiketa, baina ez zen agertu adieraziz beste hamar hilabete behar dituela defentsa prestatzeko. Pasa den asteartean epaiketa hasi zenetik lehenengoz agertu zen epaitegira, eta bere oinarrizko eskubideak "urratzea" egotzi zion auzitegiari.
Fiskaltzak uste du auzia luzatzea dela Karadzicen helburu bakarra, eta adierazi du hamabost hilabete eduki dituela defentsa prestatzeko. Bosniako serbiarren buruzagi izandakoaren esanetan, ordea, Fiskaltzak maiatzera arte ez zizkion bere kontrako karguen inguruko dokumentuak eman, eta, beraz, ez du "nahikoa denbora" eduki. "Fiskaltza da, eta ez ni, auzia manipulatzen ari dena. Bederatzi hilabete eduki naute preso, eta dokumentu bakar bat ere ikusi gabe".
Bosniako gerran (1992-1995) gerra krimena egitea leporatzen diote Karadzici
munDUA
Hurrengo urteko martxora arte atzeratu dute Karadzicen aurkako epaiketa
Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak ofizioko abokatua jarri dio Bosniako serbiarren lider ohiari. Bosniako gerran gerra krimena egitea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu