Baikor izateko albiste gutxi datoz azkenaldian Nigeriatik. Gaur, beste eraso batean, 29 hildako izan dira Chukungduoa herrian, Borno estatuan, Camerunekin mugan. Lekukoen arabera, etxe eta denden aurka tiro egin dute hainbat lagunek, nahi erara. Eraso hau ere Boko Haram taldeari egotzi diote, horrek oraindik bere gain hartu ez badu ere.
Duela hilabete baino gehiago bahitu zituen Boko Haram talde armatuak 200dik gora neskatila. Horrez gain, azken egunetan izandako erasoetan hildako ia 150 lagunen heriotza ere haiei egotzi diete. Sindikatuaren arabera, 173 irakasle hil dira eraso horietan, eta haien senideentzako kalte-ordaina eskatu dute. "Kanpainarekin jarraitzeko asmo irmoa dugu, neskatilak berreskuratu eta krimen hauen arduradunak justiziaren aurretik pasatu arte".
Irakasleek eurentzako zein ikasleentzako babesa eskatu dute, Nigeria iparraldean batez ere, bertan gertatu baitira erasorik gehienak.