mundua

Ia ehun lagun hil dira Errusia hegoaldean, uholdeetan

Itsaso Beltzaren inguruko hainbat puntutan inoizko euriterik handienak izan dira azken orduetan. Hildakoen kopurua handiagoa izan daiteke.

2012ko uztailaren 7a
15:11
Entzun

Gutxienez 87 pertsona hil dira Errusian, Itsaso Beltzaren ertzean, Kuban eskualdean sortutako uholdeetan. Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek alerta egoeran jarraitzen dute, eguraldi zerbitzuen arabera euriteek berdin jarraituko baitute. Gelendzhik hirian, esaterako, inoizko uholderik larriena pairatu dute azken orduetan.

Krimskiko barrutia izan da orain arteko kaltetuena; 76 gorpu topatu dituzte erreskate zerbitzuek eta bost mila etxebizitza urak estalita geratu dira. Gainerako hildakoak Gelendzhiken aurkitu dituzte. Horretaz gain, 90.000 pertsona argindarrik gabe egon dira ordu askoan, elektrizitate zutoin bat erori eta bost pertsona elektrokutatuta hil ostean. Desagertutakoak ugari dira; tartean, bederatzi urteko neska bat eta erreskate lanetan ziharduen polizia bat.

Errusiako Barne Ministerioak jakinarazi du Gelendzhiken bakarrik zazpiehun kide eta ehun ibilgailu ari direla salbamendu lanetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.