Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak IAEAk jakinarazi du Iranek bete dituela munduko potentzia nagusiekin harturiko konpromisoak programa nuklearra kontrolpean jartzeko.
Horrenbestez, eta uztaileko konpromisioei jarraiki, AEBek eta EBk zigorrak kentzen hasi dira.
Akordio honek ondorio nabarmenak ekarriko ditu nazioarteko ekonomian zein Ekilde Hurbileko egoera geopolitikoan. Gaur bertan iragarri du Irango Atzerri ministroak Teheranek 114 hegazkin erosi dizkiola Europako Airbus hegazkin konpainiari.
Akordioa jakinarazi aurretik, preso trukea egin dute AEBek eta Iranek. AEBek sei irandar utzi ditu libre, eta Iranek gauza bera egin du Irango eta AEBetako naziotasuna duten beste lau presorekin. Preso horietako bat Jason Rezaian da, Washington Post-eko kazetaria.
Irango telebistak jakinarazi duenez, sei irandar aske uzteaz gain, Interpolek utzi egingo dio beste 14 irandar bilatzeari.