mundua

Iñaki Urdangarin auzipetu egin dute

Espainiako erregearen suhiari diru publikoaz modu ilegalean jabetzea egozten diote. Otsailaren 6an joan beharko du Palmako Auzitegira deklaratzera.

2011ko abenduaren 29a
10:09
Entzun

Jose Castro Palmako (Herrialde Katalanak) Auzitegiko epaileak gaur altxatu du Palma auziko sumarioa sekretupetik, eta jakinarazi du Espainiako erregearen suhi Iñaki Urdangarin auzipetu egin duela. Balear uharteetako (Herrialde Katalanak) Gobernuko diruaz modu ilegalean jabetu izana egotzi dio Urdangarini (Zumarraga, 1968), eta honek otsailaren 6an joan beharko du Palmako Auzitegira deklaratzera.

Duela aste batzuk Noos institutua zenaren egoitza arakatzen aritu zen Espainiako Polizia. Fiskaltzak orduan zioen gobernuak Noosi emandako dirua Urdangarinen enpresen esku geratzen zela eta horiek "faktura eta aurrekontu faltsuak" egiten zituztela. Urdangarin izan zen Noosen presidentea 2005ean.

Balear uharteetako Gobernuak institutuari 2005ean eta 2006an 2,3 milioi euro eman zizkion turismoari eta kirolari buruzko bi jardunaldi antolatzeagatik. Ikerketako arduradunak uste dute jardunaldien benetako kostuaren eta Noosi emandako diruaren aldea bi milioi eurokoa dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.