Israelgo fiskal nagusiak, Yuhuda Weinsteinek, Benjamin Netanyahuri ohartarazi dio iaz Askatasunaren Flotilla osatzen zuen Mavi Marmara ontzia abordatu eta bederatzi ekintzaile turkiar hiltzeagatik barkamena eskatu beharko lukeela, Haaretz egunkariak argitaratu duenez.
Weinsteinek uste du Nazio Batuen Erakundea egiten ari den ikerketaren ondorioz Israelgo soldaduen aurkako prozesu bat ireki daitekeela, eta hori saiheste aldera eman dio aholkua Netanyahuri, Turkiarekin elkar ulertzeko.
Barkamena, hala ere, orokorra litzatekeela esan du egunkariak, eta ez liokeela aipameniak egingo ontzidia geratzeari eta Gazako blokeoari. NBEren ikerketak ontzidia geratzeko operazioa legezkoa izan zela ebatzi dezake, baina indarra gehiegikeriaz erabili zelako gaitzetsi dezake. Hildako ekintzaile turkiarrek Israelgo soldaduek tiroak zituzten.
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak uztailaren 27an jasoko du ikerketaren txostena, eta abuztuaren 1ean eztu dezake, nahiz eta AEBak atzeratzea saiatu den.