CiUk eta ERCk akordioa lortu dute ICV-EUiArekin Kataluniaren burujabetzaren aldeko adierazpenaz. Biek duela egun batzuk adostutako agirian oinarritzen da akordioa, eta ICVk sartu dituen proposamenak Kataluniako Legebiltzarraren funtzioa indartzeari eta herritarren parte hartzea sustatzeari buruzkoak izan dira.
Bihar egingo dute legealdi berriko lehen bilkura legebiltzarrean, eta adierazpena bozkatuko dute. PSCk iragarria du kontra bozkatuko duela.
Azaroaren 25ean legebiltzarrerako hauteskundeetan CiUk 50 legebiltzarkide lortu zituen, ERCk 21, PSCk 20, PPk 19, ICVk 13, Ciutadansek 9 eta CUPek 3. Autodeterminazioaren aldeko indarrak parlamentuaren %64 dira. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk akordioa egin zuten, galdeketa 2014an egiteko.