Mundua

'Igande Odoltsuko' biktimen senideek diote Erresuma Batuaren kalte-ordain proposamena "iraingarria" dela

Dirurik ez dutela onartuko esan dute. Kalte-ordaina ordainduko diela iragarri du Erresuma Batuak. "Famili horiei 40 urtez eragindako mina" onartu du, eta soldaduek egun horretan "oker" jokatu zutela aitortzen du.

2011ko irailaren 22a
16:08
Entzun

Igande Odoltsuan (Bloody Sunday) hil zirenen senideek "iraingarritzat" jo dute Erresuma Batuko Gobernuak hilketa horiengatik gaur iragarri duen kalte-ordaina. "Ez dugu inondik inora ere dirua onartuko gure anaiaren heriotzarengatik", esan diote Press Association albiste agentziari Linda eta Kate Nashek, 1972ko urtarrilaren 30ean hil zuten baten arrebek. William anaiaren izenean diru-laguntzarik ez dutela onartuko azpimarratu dute.

Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak goizean iragarri du Igande Odoltsuan (Bloody Sunday) hil zirenen senideei kalte-ordaina ordaintzea erabaki duela. BBC telebista kateak jaso duen ohar batean Defentsa Ministerioak onartzen du "famili horiei 40 urtez eragindako mina", eta segurtasun indarrek egun horretan "oker" jokatu zutela aitortzen du.

Igande Odoltsuan, 1972ko urtarrilaren 30ean, Erresuma Batuko soldaduek hamahiru lagun hil zituzten Derryn (Irlanda iparraldea), eskubide zibilen aldek manifestazio batean. Hil zirenen sendiek David Cameron lehen ministroari egin dioten eskaerari erantzunez iragarri du ordaina Defentsa Ministerioak. Erresuma Batuko Gobernuak "gertatutakoa" sentitzen duela dio.

Oraindik ez dute zehaztu kalte-ordainak zenbatekoak izango diren, baina "ahal bezain laster" itxi nahi dituztela dio oharrean Ministerioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.