Igandeko lurrikaran gutxienez 432 lagun hil ziren, azken zenbaketen arabera

2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun
AFAD Hondamendi eta Larrialdi Egoeretarako Administrazioak zabaldutako azken datuen arabera, iragan igandean Kurdistan iparraldea astindu zuen lurrikaran gutxienez 432 pertsona hil eta 1.352 zauritu ziren. «Erakunde bakoitzak bere zenbaketak ematen ditu. Oraindik ez dugu kopuru bateraturik; baina zifrek gora egingo dute datozen orduetan», azaldu du Bekir Kaya Van hiriko alkateak —hiririk kaltetuenetako bat, Ercisekin batera—.

2.000 etxebizitza baino gehiago eraitsi dira seismoaren ondorioz, eta azpian harrapaturik daudenak ehunka dira oraindik, iturri ofizialen arabera. Turkiako hainbat eskualdetako gobernuek laguntza bidali dute, eta Van eskualdeak 1,2 milioi euro eman ditu oinarrizko beharrei erantzuteko. Dena den, Turkiak ez du atzerriko baliabiderik onartu, zenbait erakundek behar dituela dioten arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.