ERRUSIA

Igerileku bateko sabaia erori eta 14 lagun hil dira gutxienez

Erredakzioa
2005eko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Igerileku bateko sabaia erori ostean hamalau lagun hil ziren, gutxienez, igandean. Hildakoen artean hamar haur zeudela jakinarazi zuen Poliziak. Istripuaren ondorioz, 11 lagun zauritu ziren. Hildakoen artean 10 haur zeuden Errusiako Txusovoi herriko igerilekuan gertatu zen ezbeharrean. Sabaia erori zen unean, 30 lagun zeuden igerilekuan. Lekuko baten arabera, soinu bat entzun zuten eta sabaia erortzen hasi zen berehala.

Ikerlariak istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira eta, antza denez, elurtearen eraginez erori zen sabaia. Eskualdeko diputatu Alexander Belikhek azaldu zuenez, «arrazoi teknikoak» ikertzen ari dira. Atentatu bat izan zitekeela zioten zurrumurruak gezurtatu zituen.
 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.