7.000 soldadu baino gehiagok eta 2.500 soldadu ohik hartu dute parte desfilean.
Putinek esan du, "beti" gogoratuko duela "naziei irabazteko"AEBek, Erresuma Batuak, Frantziak eta "Alemaniako eta Italiako antifaxistek" emandako laguntza. "Gerra hotzik eta bestelako gerrarik" gehiago ez egotea eskatu du. Gaineratu duenez, bere iritzian Alemania eta Errusia adiskidetzea, gerra osteko "lorpenik handienetakoa" da.
Orain, "denen etsai den terrorismoari" aurre egiteko nazioarteko elkartasuna eskatu du Putinek. "Segurtasun eta justizian oinarritutako mundu ordena mantendu behar dugu".
II. mundu gerra
II. Mundu Gerra amaitu zenetik 60 urte pasatu direla gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte Moskun
Desfile militar handi batekin gogoratu dute Moskuko Plaza Gorrian, II. Mundu Gerraren amaieraren 60. urteurrena. 60 estatuburu eta gobernuburu baino gehiago bildu dira bertan, besteak beste, AEBetako presidente George W. Bush, Frantziako presidente Jacques Chirac, eta Alemaniako kantziler Gerard Schroeder. Ekitaldiak zuzentzen Errusiako presidente Vladimir Putin aritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu