II. Mundu Gerrako bonba batek bi haur hil ditu
VARSOVIA. Poloniako Konskowola herrian II. Mundu Gerrako bonba bat lehertu zen atzo. Bi anai-arreba jolasean ari ziren zelaian zartatu zen lehergailua, eta bien heriotza eragin zuen. Bederatzi eta hamar urte zituzten anai-arrebak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu