Mundua

Ijitoak Frantziatik kanporatzea legezkoa den aztertzen ari da Brusela

Europarren zirkulazio librerako eskubidea eta Oinarrizko Eskubideen Gutuna errespetatu den ere ikertzen ari da Europako Batzordea.

2010eko irailaren 1a
17:40
Entzun
Europako Batzordea aztertzen ari da Frantziak Europako legedia bete duen, azken hilabete honetan bere lurretatik ia mila ijito kanporatu ondoren. Europarren zirkulazio librerako eskubidea eta Oinarrizko Eskubideen Gutuna errespetatzen den ere ari da ikertzen. Besteak beste, kanporatu diren pertsonak "euren borondatez" atzerriratu dituzten ari da neurtzen EB, Matthew Newman Justizia batzordeko bozeramaileak adierazi duenez.

NBEk aurreko astean eskatu zion Frantziari ijitoak deserritzeari uzteko. Arraza Bazterketa Deusezteko Batzordeak kezka agertu zuen Frantzian zabaltzen ari ziren solas politiko «baztertzaileengatik». Ijitoen aurkako arrazakeria ekintzen gorakadaz ere ohartarazi zuen NBEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.