Polizia iturriek azaldu dutenez, goizeko 9:30ak aldera sartu da 18 urteko gizonezkoa eskolara, aurpegia estalita. Inolako bereizketarik egin gabe tiroka hasi dela diote, gutxienez zortzi lagun zaurituz. Eskola osoa zeharkatu du poliziak, eta gaztearekin negoziatzen saiatu dira, baina honek bere buruaz beste egin du azkenean.
NTV Alemaniako telebista katearen esanetan, gaztea eskola horretako ikasle ohia zen.
Alemania
Ikastetxe batean bahiketa egin ostean, bere buruaz beste egin du 18 urteko mutil batek
Emsdetteneko (Alemania) eskola batean bahiketa izan da gaur goizean, poliziak jakitera eman duenez. 18 urteko gizonezko bat izan da bahitzailea, iturri horien arabera, eta ikasleen zein irakasleen kontra tiro egin duela azaldu dute. Gutxienez zortzi lagun zauritu ditu. Gazteak bere buruaz beste egin du, gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu