VENEZUELA

Ikuskaritzako lehen datuek iruzurra jazo izana baztertu dute

Oposizioak uko egin dio egiaztatzeari, «beste burla bat» dela esanez

Erredakzioa
2004ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Igandeko erreferendumeko emaitzak egiaztatzeko eta oposizioak salatutako iruzurra baztertzeko ostegunean egin zen bigarren ikuskapeneko lehen datuen arabera, Hugo Chavez presidentea boteretik kentzeko egin zen galdeketan ez zen iruzurrik izan. Hala ere, Koordinadora Demokratikoa (CD) osatzen duten oposizioko alderdiek egiaztatze prozesu hau baztertzen jarraitzen dute.

Carter Zentroak (CC) eta AEE Ameriketako Estatuen Erakundeak proposatutako ikuskaritza ostegunean hasi zuen Venezuelako Hauteskunde Batzordeak. Erakunde hauetako ordezkariek atzo esan zuten ostegun gauean ikertu zituzten 150 hautes-mahaietako botoen %35 zenbatuta, ez zutela irregulartasun arrastorik topatu. Guztira, 12.358 hautes-mahai erabili ziren igandeko erreferendumean. Edgardo Rey Ameriketako Estatuen Erakundeko ordezkariak atzo esan zuen ikuskaritza bukatu bezain laster nazioarteko ikuskariek Venezuelan zuten zeregina bukatutzat emango zutela. Oposizioak oraindik ere baztertzen jarraitzen du nazioarteko erakundeek egin zuten osteguneko ikuskapena eta iruzurra egon zela baieztatzen jarraitzen du. Koordinadora Demokratikoa koalizioa osatzen duten alderdiek esan zuten ikuskaritza «beste iruzur bat» eta «beste burla bat» dela. Jesus Torrealba Koordinadora Demokratikoko ordezkariak osteguneko zenbaketa hasi zenean irakurri zuen komunikatuaren arabera, «Venezuelako Hauteskunde Batzordea bere burua ikuskatzen ari da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.