Zientzia

Immunologian egindako lana saritu du Medikuntzaren Nobel sariak

Nobel saridunetako bat ostiralean hil zen, eta araudiaren arabera, iragarri arren, ezin dute saritu.

2011ko urriaren 3a
16:04
Entzun

Nobel sariak ematen dituen akademiak Medikuntzaren saria Bruce A. Beutler, Jules A. Hoffmann eta Ralph M. Steinman zientzialariei ematea erabaki du, eta gaur jakinarazi du erabaki hori. Litekeena da, ordea, Steinmani saria kendu behar izatea. Izan ere, zientzialari kanadiarra ostiralean hil zen eta Nobel sarien araudiaren arabera ezin da hildakorik saritu. Nobel sarien araudia 1974. urtekoa da. Goran Hansson Nobel saridunen idazkariak, ordea, oraindik zer egingo duten ez dutela erabaki esan du.

Immunologiaren arloan egindako lanagatik saritu dituzte saridunak. Gaurkoaren ostean, aste honetan Fisika eta Kimikakoa, Literaturakoa eta Bakearena emango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.