15 bonba Dhakan lehertu dira, 20 Chittagongeko portuan, 9 Barisalen eta 6 Julnan. Beste 61 bonba leherrarazi dituzte beste 11 herritan. Leherketak tren eta autobus geltokietan, auzitegietan eta administrazioaren eraikinetan izan direla jakinarazi du poliziak.
Leherketak izan diren leku batzuetan legez kanpoko talde islamdar baten idatziak azaldu direla jakinarazi du poliziak. "Bangladeshen lege islamdarra ezartzeko garaia iritsi da", eta antzekoak jartzen dituela zabaldu dute.
BAngladesh
Indar txikiko 111 bonba leherrarazi dituzte Bangladeshen
Etxean egindako indar txikiko 111 lehergailuk eztanda egin dute gaur Bangladeshen, eta hainbat lagun zauritu dira. Poliziak jakinarazi duenez, leherketak izan diren herri batzuetan legez kanpoko islamdar talde baten panfletoak azaldu dira. Leherketa guztiak ia aldi berean izan dira, hain justu 11:00etatik 11:15era bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu