Independentistek irabaz dezakete gaur Quebecen
QUEBEC. Gaur egingo dituzte Quebeceko Asanblea Nazional berria hautatzeko bozak, eta, azken inkesten arabera, PQ Quebeceko alderdi independentista gailenduko da botoen %34,1 lortuta. Pauline Marois alderdiko buruak «gobernu burujabe» bat osatu nahi duela adierazi du kanpainan, baina ez du argitu burujabe izateko herri galdeketa egiteko asmorik duen ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu