HAUTESKUNDEAK ISLANDIAN

Independentzia alderdia nagusi Islandian, baina gehiengorik gabe

Lehen ministroak dimisioa eman du. Egungo gobernu koalizioak hirugarren indar baten beharra luke.

Alderdi Piratako kideak, zenbaketaren lehen datuen berri izatean. BIRGIR THOR HARDARSON / EFE
2016ko urriaren 30a
13:49
Entzun

Inkestek iragarri bezala, Independentzia alderdi kontserbadoreak irabazi ditu Islandiako Legebiltzarrerako hauteskundeak, botoen %29,1 eskuratuta. Ordea, ez du gehiengo absolutua lortu, eta akordioak lortu beharko ditu gobernuan jarraitzeko. 

Erreforma alderdia, Independentzia alderdiaren adar europazalea, bosgarren indarra izan da botoen %10,4 jasota. Bien eta Alderdi Progresistaren arteko akordioak bihur lezake Bjarni Benediktsson Islandiako Finantza ministroa gobernuburu.

Alderdi Progresista zentristarekin batera gobernatu dute kontserbadoreek. Baina alderdi horren babesak behera egin du, botoen %11,5ekin laugarren indarra izateraino. Panamako paperetan Sigmundur David Gunnlaugsson lehen ministro ohia agertu izanak eragin du alderdiaren babesa urritzea.

Alderdi Piratak %14,4 boto jaso ditu; 2013ko hauteskundeetan izandakoak halako bi, baina inkestek iragarritakotik urrun.

Emaitza horiekin, dimisioa eman du Sigurdur Johannsson lehen ministroak: "Konstituzioarekin bat eginez, dimisioa aurkeztu diot Gudni Johannesson presidenteari, nahiz eta hark eskatu didan karguan jarraitzeko gobernu berria osatu arte".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.