Independentzia lortzeko udalerrien elkarte bat sortu dute Katalunian

Bi urteren buruan herrien erdiak atxikitzea nahi du erakundeak, ondoren erreferenduma egiteko

Erredakzioa
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
«Udalerriek, erakunde gisa, geure herrialdearen independentziaren alde lan egiteko prest daudela aldarrikatzen dute». Viceko alkate Josep Maria Vila d'Abadalek egindako adierazpena da, Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartearen sorrera ekitaldiko hitzaldian. 157 herrik osatu dute erakunde hori, eta alderdi gehienetako ordezkariak bildu ditu: CiU Convergencia i Unio nazionalista, ERC Kataluniako Ezker Errepublikanoa eta SI Solidaritat Catalana per la Independecia independentistak, eta baita independentista ez diren PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako eta ICV Iniciativa per Ctalunya Verdseko ordezkariak ere.

Elkartearen helburua da bi urteren buruan Kataluniako udalerrien erdiak erakundeari atxikitzea, eta «hiru edo lau» urteren buruan, berriz, independentziaren inguruko bete beharreko erreferendumera deitzea. «Eta badakigu irabaziko dugula», esan du Vila d'Abadalek. Horretarako, baina, udalerrietan independentziaren aldeko baldintzak «definitu eta sendotu» nahi dituzte, eta ekimen azkarra osatzeko «ahalik eta udalerri gehien» elkartu.

Girona, udalerririk handiena

Denera milioi bat eta hirurehun mila biztanle bizi dira erakundeari atxikitako 157 herrietan. Kataluniak 947 udalerri ditu, eta zazpi milioi eta bortzehun mila biztanle inguru. Oraingoz elkarteko kide direnen artean udalerrihandienak dira Girona —90.000 biztanlerekin— eta Manresa—70.000rekin—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.