Irudia. Bartzelona
INDEPENDENTZIA, URTEBETE GEROAGO
Milaka lagunek —30.000 antolatzaileen arabera— parte hartu zuten atzo Kataluniaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko manifestazioan, Bartzelonan. 150 taldek antolatu zuten atzoko manifestazioa, eta ERCko, SIko eta CUPeko ordezkariek parte hartu zuten. Aurtengoak erakundeen babes apalagoa izan du iazkoak baino. Duela urtebete milioi bat lagun inguru izan ziren Bartzelonan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren kontra kaleratu zuen sententzia salatzeko. Orduan Kataluniako alderdi gehienek eta Jose Montilla Generalitateko presidenteak ere parte hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu