Kosovoko legebiltzarrak herrialdearen independentzia aldarrikatzea ahalbidetzen duen mozioa onartu du gaur. Martti Ahtisaari NBEko bitartekari diplomatikoak azaldu duenez, mozio horren bidez independentzia aldarrikatzeko behar diren legeak aurrera eraman ahalko dira.
Jashim Thaci Kosovoko lehen ministroak independentzia noiz aldarrikatuko duten gaur argituko zuela uste zen, baina, azkenean, ez du datarik eman. Hala eta guztiz ere, Legebiltzarreko iturrien arabera, igandea izango da egun hori.
Thacikek agindu du Kosovoko gutxiengoen eskubideak bermatuko dituztela, eta, horretarako, Komunitateen Bulegoa zabalduko dutela iragarri du. Gobernuak milioi bat eurotako inbertsioa egingo du bulego horretan.
Kosovon “segurtasunezko eta elkarlaneko errealitate bat” sortu dela adierazi du, eta etorkizunean herritar guztiak “seguru” sentituko direla nabarmendu du.
Kosovoko lehen ministroaren arabera, herrialdea eraikitzeko bidean herritar guztiak hartuko ditu kontuan, inor bereizi gabe.
Kosovo
Independentziarako lehen urratsa eman du Kosovoko Legebiltzarrak
Thaci lehen ministroak ez du zehaztu oraindik independentzia noiz aldarrikatu den, baina Legebiltzarreko iturrien arabera, igandean izango da. Gaur onartutako mozioaren bidez 24 ordutan independentzia aldarrikatzeko behar diren legeak martxan jarri ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu