Independentziarako Martxa, abian Katalunian
BARTZELONA. Jendetza batek lagunduta hasi zen atzo Katalunian Independentziarako Martxari, Lleida hirian. ANC Kataluniako Batzar Nazionalaren lehen ekimen handia da martxa, eta herrialde osoa zeharkatzeko asmoa du, irailaren 11n, Diadaren egunean Bartzelonan amaitu arte. Pertsona ezagun askok bat egin dute martxarekin; besteak beste, Josep Guardiola Bartzelona futbol taldeko entrenatzaile ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu