Hogeiren bat abertzale intelektual eta profesionalek Kataluniaren independentziaren alde egiteko taldea eratu dute (Azterketa Subiranisten Zirkulua) eta, bide horretan, "plangintza serioa" egin nahi dute. Mintegiak, lanak eta proposamenak egitea izango da haien egitekoa, gaurko aurkezpenean Hector Lopez Bofill idazle eta Zuzenbidean doktore eta Anfons Lopez Tena Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eledunak esan dutenez.
"Agenda politikoa, soziala eta mediatikoa independentziaren inguruan oinarritu" gura dute, "gaiak tabu izateari uzteko". Hala, Katalunian biharko egunean autodeterminazio erreferenduma egitea desio lukete.
Taldearen eledunek azpimarratu dute ez luketela nahiko gaurko "autonomiaren apurrak kudeatzeko" CiU eta ERC alderdi abertzaleen arteko gobernurik.
Mundua
Independentziaren aldeko taldea sortu dute Katalunian
Abertzale intelektual eta profesionalek eratu dute, eta mintegiak, lanak eta proposamenak egitea izango da haien egitekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu