Kataluniako prozesu subiranista

Independentziaren kontra daudenen koalizio baten alde agertu da Rajoy

Espainiako presidenteak elkarrizketa batean esan du igandeko hauteskundeek ez dutela zilegitasunik ematen "legez kanpoko operazio" baterako.

Rajoy Katalunian, kanpaina ekitaldi batean. ALBERTO ESTEVEZ, EFE
2015eko irailaren 22a
11:50
Entzun

Espainiako irrati kate batean egin dioten elkarrizketan Rajoyk esan du ez duela uste Katalunian independentzia aldarrikatu duenik, baina horretara iritsiz gero, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko lukeela iragarri du. Bost egun besterik ez dira geratzen Kataluniko hauteskundeetarako, eta orain arte hauteskunde autonomikoak besterik ez direla azpimarratu nahi izan duen arren, Espainiako Gobernua ari da pixkanaka tokia hartzen. Rajoy gaur independentziaren kontra dauden alderdien koalizio baten alde agertu da. 

Galdetu dote Rajoyri ea prozesuarekin jarraitzeko eserleku gehiengoa edo boto gehiengo eduki beharko luketeen independentistek. Espainiako presidenteak adierazi du ez eserlekuek ezta botoek ere ez diotela zilegitasunik ematen prozesuari, eta bera presidente den artean (agintaldia amaitzear da), legea beteko dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.