emakumeen kontrako indarkeria

Indiako Turismo ministroak esan du "kezkagatik" gomendatu zuela gonarik ez janzteko

Turistei "gauez ez ateratzeko eta gonarik ez janzteko" gomendatu ostean, azalpenak eman behar izan ditu Indiako Kultura eta Turismo ministroak. Gomendioak "kezkagatik" egin zituela esan du, eta "imajinaezina" dela gonak debekatzea.

Gomendioak "gurtza tokietarako" egin zituela azaldu du ministroak, Indiako erlijio ohiturak "ezberdinak" direlako. RAMINDER PAL SINGH / EFE
Berria
2016ko abuztuaren 30a
10:54
Entzun

Astelehenean, turistek bete beharreko zenbait gomendio azaldu zituen Mahesh Sharma Indiako Kultura eta Turismo ministroak: "Gauez ez ateratzea, gonarik ez janztea eta autoren batera igotzekotan matrikularen argazkia lagunei bidaltzea". Ministroak aipatutako gomendiook aireportuetan jasotzen dituzte turistek, "ongi etorrirako kutxa" baten barruan.

Kazetariek galdetuta, esandakoak zehaztu zituen Sharmak: "Nire asmoa ez zen janzkera arautzea, erlijio ohiturak ezberdinak direla oroitaraztea baizik. Gurtza toki batzuetan burua estali behar da, beste batzuetan zapatak erantzi". Azalpenak azalpen, polemika eragin zuten ministroaren adierazpenek, eta oposizioak gogor kritikatu zuen. Sare sozialetan ere gehien aipatutako gaia izan zen astelehen goizean.

Prentsaren aurrera irten behar izan du ministroak, eta azaldu du "erlijio tokiak" baino ez zituela aipatu, eta "kezkak eraginda" hitz egin zuela: "Bi alabaren aita naiz, eta inoiz ez nioke esango emakume bati zer jantzi behar duen eta zer ez".

Azaldu du "herrialde askok" ematen dituztela janzkeraren gaineko gomendioak, eta ez zuela inoren janzkera arautzeko asmorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.