Indian 22 lagun inguru hil dira jende pilaketa batean
NEW DELHI. Indiako Hariduar hirian zeremonia erlijioso bat ospatzen ari zirela, jendea korrika hasi, eta gutxienez 22 lagun hil dira. Sriam Sharma guru erlijiosoaren jaiotza ospatzeko zeremonian milaka lagun pilatu ziren atzo. Indiako Gobernuko bozeramaile Amit Txandolak adierazi duenez, zeremonia Ganges ibai hertzean ospatu zuten, eta zenbait erromes lurrera erori ziren arren, atzetik zetozenak ez ziren gelditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu