Mundua

Indian 73 lagun hil dira ospitale batean izan den sutean

Ia denak ospitaleratuta  zeuden gaixoak ziren. Ospitalak ez zuen suaren aurkako sistemarik, eta sei arduradun atxilotu dituzte.

2011ko abenduaren 9a
15:34
Entzun

Gutxienez 73 lagun hil dira gaur Indian, Kolkatan hiriko ospitale batean izan den sutean. Agintariek esan dute ospitalak ez zuela suaren aurkako sistemarik, eta gogor gaitzetsi dute hori. 73 hildakoetatik 70 ospitaleratuta zeuden gaixoak ziren.

Ospitaleko arduradunak egin dituzte gertatutakoaren erantzule, eta horietatik sei atxilotu dituzte. Itxura denez, Indian goizaldeko 02:00ak zirenean piztu zen sua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.