Indigenen aldeko epaia eman dute Brasilen
SAO PAULO. Brasilgo Justiziak bertan behera utzi du Amazonian egitekoak ziren zentral hidroelektriko baten proiektua. Erreka bat desbideratzea zekarren proiektuak, eta horrek kalteak eragingo zizkien Amazoniako 1.000 familia ingururi. Aste honetan, Bolivian ere bertan behera utzi behar izan dute errepide baten proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu