Indonesia

Indonesiako Garraio ministroak dio ez dutela aurkitu atzo eroritako hegazkina

2007ko urtarrilaren 2a
17:20
Entzun
102 bidaiari zeramatzan Boeing 737-400 hegazkina erori egin zen atzo, eta goizean zabaldutako berrien kontra, hegazkina ez dutela aurkitu jakinarazi du Indonesiako Garraio ministroak. Adam Air konpainiak gaur esan du 90 lagun hil eta 12 bizirik atera direla.

Garraio ministroak azaldu duenez, ez dute oraindik aurkitu atzo eroritako hegazkina. 90 lagun hil direla eta 12 bizirik daudela esanez zabaldu den berria okerra zela jakinarazi du.

Boeing 737-400 motako hegazkin bat galdu zen atzo Indonesian. Airekoak 102 pertsona zeramatzan, tartean 11 adingabe. Garraio ministro Hatta Radjasaren esanetan, 10.700 metroko altueran, Java eta Celebes uharteen artean, zegoen hegazkina galdu zenean. Baina haren seinalea galdu aurretik laguntza dei bat jaso zuten aireportuan.

Adam Air konpainiakoa zen hegazkina. Bertakoen arabera, 15 minutu lehenago atera zen airekoa Surabayako aireportutik, Java uhartean, eta ez zuen arazo teknikorik izan, bat-batean radarretatik desagertu zen arte. Manadon lur hartu behar zuen, Celebes irlan. Bide hori egiteko nahikoak dira bi ordu eta hegazkinak lau orduko hegaldia egiteko adina erregai zeraman. Adituen ustez, eguraldi txarra izan daiteke hegazkina desagertu izanaren arrazoia. Atzo, bertan behera utzi behar izan zuten beste hegaldi bat arrazoi beragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.