Hain zuzen ere, Mello eta Fire zientzilariek egindako ikerketei esker azido erribonukleikoak (ARN) potreinen sintesia oso modu eraginkorrean blokatzen duela jakin ahal izan dute.
Aurkikuntza horri esker, gene jakin bat desaktibatu daiteke eta horrela bere funtzioa zein den zehaztu. Antza denez, mekanismo hori oso garrantzitsua izango litzateke infekzio biralen aurkako defentsan.
Medikuntzako Nobel Saria
Informazio genetikoa kontrolatzeko mekanismoaren aurkikuntza saritu dute
Genetikaren alorrean egindako lanagatik saritu dituzte Andrew Z.Fire eta Craig C.Mello estatubatuarrak. Firek eta Mellok Medikuntzako Nobel saria eskuratu dute. Urtero, Karolinskako Institutuak banatzen ditu Nobel sariak. Aurten bi zientzilari estatubatuar horiek eskuratu dute saria, institutuaren arabera, "informazio genetikoaren isuria kontrolatzeko oinarrizko mekanismoa" atzeman dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu