Larunbatean Stockholmen izan zen leherketaren ikerketak Ingalaterrara eraman du polizia, eta Scotland Yard-ek etxe bat miatu du Lutonen. BBC telebista katearen arabera, Taimur Abdulwahab al-Abdali 29 urteko irakiarrak eragin zuen leherketa, baina bere etxean ez dute lehergairik aurkitu. Gizon hori dela %98an daudela seguru dio Tomas Lindstrand Suediako Fiskal Nagusiak, eta ADN froga baten zain daude ziurtatzeko. Lehergailuak gerriko batean soinean zeuzkala eta motxila batean metraila zeukala ere jakinarazi du fiskalak. Material aldetik,ongi hornituta zegoela, eta bere helburua Ahlens City saltoki gune handia edo trenen geltoki zentrala izan litzazkeela gehitu du. Beti ere, jende asko zebilen tokiren batean egin nahi zuela eztanda dio.
Albiste agentzien arabera, 1992. urtean joan zen al-Abdali Bagdagetik Suediara bizitzera, eta 2001.ean Ingalaterrara joan zen ikastera. Berdfordshire-eko Unibertsitatean graduatua zen. 2004. urtean ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen.
MUNDUA
Ingalaterran ari dira ikertzen larunbatean Stockholmen izan zen leherketaren arrastoa
Tomas Lindstrand Suediako Fiskal Nagusiaren arabera Lutonen bizi zen 29 urteko irakiar batek eragin zuen eztanda, eta Scotland Yard bere etxea miatzen izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu