Aleksander Bortnikov Errusiako zerbitzu sekretuetako buruak telebista bidez eman du informazioa; Inguxetiako Nazran eskualdean iragan astean egindako operazioan buruzagi islamista bat eta beste zazpi ekintzaile hil zituztela. Aleksander Tijomirov Said Buriatski da hildako buruzagia, «matxinada islamistaren ideologo nagusia».
Nevski Express trenaren kontrako atentatuaren erantzukizuna leporatzen zieten iragan asteartea eta asteazkena bitartean egindako operazioan ustez hildako ekintzaileei. Mosku eta San Petersburgo lotzen dituen trenaren kontrako erasoa izan zen azaroaren 27an; 28 lagun hil ziren.
Inguxetiako buruzagi islamista bat eta zazpi ekintzaile hil ditu Errusiak
Nevski Expressen kontra iragan azaroan izandako erasoaren erantzukizuna egozten zieten ekintzaileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu