Inkesta baten arabera, ezkerrak botoen %44 eskuratuko ditu ekainean

UMPk %32ko babesa jasoko luke, atzoko bozen ondoren egindako inkestaren arabera.

2012ko maiatzaren 7a
14:19
Entzun

Atzoko hauteskundeen ondoren egindako inkesta baten arabera, ezkerrak atzo Frantzian jaso zuen babesa ekaineko Asanblea Nazionalerako hautesundeetan errepikatuko da, eta ezkerreko alderdiek botoen %44 eskuratuko dituzte.

Ezkerreko alderdi horien artean leudeke, Ifop inkesta egin duenaren arabera, PS, Europe Ecologie-Les Verts eta Ezkerreko Frontea.

UMPk botoen %32 jasoko luke, eta Fronte Nazionala hirugarren indar politikoa litzateke, botoen %18rekin; kopuru hori bera eskuratu zuen Le Penek presidentzialetarako lehen itzulian.

2007an ezkerreko alderdiek botoen %36 jaso zituzten, eta kontserbadoreek, %45,6.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.