Le Figaro-k eta Europe 1-ek gaur eman dute inkestaren berri. Martxoaren 25 eta 26an egin zuen galdeketa Ipsok, telefono bidez 944 pertsona elkarrizketatuz.
Inkesta horren emaitzak ez dira batere onak baiezkoa bultzatzen ari direnentzat: batetik, ezezkoak irabaziko lukeela adierazten duelako, eta, bestetik, joera hori indartzen ari dela argi eta garbi uzten dutelako. Hain justu, institutu berak astebete lehenago egindako inkestaren arabera, ezezkoak irabaziko luke, baina Konstituzio Itunaren kontrakoak azken galdeketan baino gutxiago lirateke: %52. Gehiago, aldiz, aldekoak: %48.
Tartean beste inkesta bat ere izan da, CSAk martxoaren 23an egindakoa, eta haren arabera, ezezkoak irabaziko luke bozen %55ekin.
Ezkerreko sektoreetan ezezkoaren aldeko jarrera da nagusi (%58); PS Alderdi Sozialistaren jarraitzaileen %53k Konstituzio Itunaren kontrako bota emateko asmoa duela agertu du inkesta horretan. Aurrekoan, ostera, PS inguruko boto emaileen %45ek baino ez zuen asmo hori.
Eskuin parlamentarioaren jarraitzaileen artean, ordea, %33k baino ez du ezezko botoa emateko asmorik.
Europako Konstituzioa
Inkesten arabera, Europako Konstituzio Itunaren aurkako jarrera zabaltzen ari da Frantzian
Ipso institutuak 'Le Figaro' egunkariarentzat eta Europe1-rentzat egin berri duen inkestaren arabera, Europako Konstituzio Itunari buruzko galdeketan botoa emateko asmoa duten Frantziako herritarren %54ek ezezkoa bozkatu dute eta %46ek baiezkoa. Inkesten arabera, gero eta gehiago ari da indartzen Konstituzio Itunaren aurkako jarrera. Maiatzaren 29an egingo dute erreferenduma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu