Mundua

Inkesten arabera, Obamak irabazi du bigarren eztabaida

Ekonomia eta krisia izan dira AEBetako presidentziarako hautagai demokrataren eta errepublikanoaren arteko debateko hizpide nagusiak.

2008ko urriaren 8a
13:36
Entzun
Aurrez aurreko bigarren eztabaida egin dute bart Barack Obama AEBetako presidentziarako hautagai demokratak eta John McCain errepublikanoak, eta amaitu ostean argitaratu diren inkesten arabera, Obama izan da garaile buruz burukoan.

Esate baterako, CNNk egindako galdeketaren arabera, ezbaida jarraitu dutenen %54ren ustez Obama hobeto aritu da. %30 dira McCainen alde egin dutenak. CBS telebista katearen arabera, berriz, %39k uste dute Obamak irabazi duela eztabaida eta %27k ikusi dute hobeto hautagai errepublikanoa.

Herritarrek ez ezik, AEBetako komunikabide nagusietako analisten ere uste dute demokraten hautagaiak hobetu jardun duela debatean. Iritzi hori eman dute, besteak beste, CNNko, MSNBCko eta Washington Post-ko analistek.

Ekonomia eta finantza krisia izan dirabigarren eztabaida horretako hizpide nagusiak. Hain zuzen ere, AEBetako herritarren gehiengoak uste du Obamak gaitasun handiagoa duela McCainek baino egoera ekonomiko zailari aurre egiteko. Aldiz, segurtasuna bermatzeko nahaiago lukete hautagai errepublikanoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.