Palestinarren egoera larria are izugarriagoa da espetxeetan, eta 2010. urtea txarrena izan da atxiloketen kopuruari dagokionez. 7.000 preso daude Israelgo 22 espetxetan; horietatik 300 adingabeak dira, eta 128 presok 20 urte baino gehiago daramatzate kartzelan, Issa Karakak zabaldu dituen datuen arabera. Presoen gaietarako ministroa da Karaka PAN Palestinako Aginte Nazionalean.
Presoen egoera larriagotu egiten da senideek haiek ikustera joateko debekua jartzen badute. Zisjordaniako 2.200 familiak ez du baimenik Israelgo espetxeetara joateko, eta Gazako bakar batek ere ez. Espetxean daudenen artean, gainera, asko, seme edo alabak dira, adingabeak, eta Karakak batez ere horretan jarri dio kezkari ñabardura: «Gero eta gehiago, gero eta errazago» era maten dituzte, eta, behin askatuta, etxean beste sei hilabete egin behar dituzte atxilo. Emakumeak dira espetxearen gogortasuna gehien bizi dutenak: «haien kontrako indarkeria egunerokoa da».
BI hildako Gazan
Ia egunero, etengabe, zerraldo uzten dituzte Israelgo soldaduek palestinar gazteak Gaza eta Israel bereizten dituen 300 metroko eremuan. Beti izaten dira, armadaren iturrien arabera, erasoren bat egitera zihoazenak. Atzokoen kasuan bonba bat jartzera zihoazen hil zituztenean.Egiptoko baimen agiri bana zeramaten, baina ez dakite Egipton agiria lortutako palestinarrak diren edo egiptoarrak.
Inoiz baino palestinar gehiago atxilotu ditu Israelek 2010ean
Israelen 7.000 dauzkate preso; Zisjordaniako 2.200 senidek ez dute baimenik bisitetarako, eta Gazako inork ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu