mundua

Inoizko aurrekonturik murriztaileenak hitzartu dituzte AEBetan

38.500 milioi dolarreko murrizketa egingo dute, demokratek eta errepublikanoek azken unean akordioa lortu ostean.

2011ko apirilaren 9a
21:40
Entzun

Barack Obama AEBetako presidenteak jakinarazi du herrialdeko demokratek eta errepublikanoek azkeneko orduan akordioa lortu dutela aurrekontuari buruz, eta hitzarmen hori "etorkizunerako inbertsio" gisa jo du. "Gastu publikoan inoizko murrizketarik handienak egiten ditu", esan du. Murrizketa, dirutan: 38.500 milioi dolar.

Kopuru hori hurbilago dago errepublikanoek proposatzen zutenetik, demokratek 33.000 milioi dolarreko murrizketa egin nahi zutelako. 

Obamak onartu du hitzartutako murrizketa horietako batzuk “mingarriak” izango direla, “herritarrak babesten dituzten programei eta beharrezkoak ditugun azpiegiturei eragiten dietelako”. Baina haiek AEBek daukaten gaitasunaren arabera bizitzen hasi behar dutela adierazi du presidenteak, “hori baita orain arte egin ditugun inbertsioak babesteko daukagun bide bakarra”.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.