MENDEBALDEKO SAHARA

«Inposaketarik» ez duela onartuko esan du Marokok

AGENTZIAK
RABAT
2003ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Mendebaldeko Sahararen aferan Marokori «inposatutako inongo erabakirik» ez duela onartuko adierazi zuen atzo Mohamed Benaisa Rabateko Atzerri ministroak. Liga arabiarreko idazkari nagusi Amr Musarekin izaniko bileraren ondoren egin zituen adierazpenak Marokoko ministroak. Arazoari konponbide politikoa emateko hitz egiteko prest dagoela gaineratu zuen Benaisak, betiere «Marokoren lurraldearen osotasuna eta lurralde osoaren subiranotasuna gordeta». Rabaten jarreraren berri emateko Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko kide guztiekin hitz egiten ari direla gaineratu zuen.

Marokok baztertu du Bakerren bake egitasmoa. Mendebaldeko Saharako herriaren autodeterminazioa proposatzen du NBEren planak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.