Jorge Fernandez Diaz (PP) Espainiako Gobernuko Barne ministroak iragarri du Internetetik "indarkeriazko elkarretaratzea" deitzea delitua izango dela legea aldatzen dutenetik aurrera. Haren arabera, adibidez martxoaren 29an greba orokor egunean Bartzelonan izandako ekintzak saihestea da gobernuaren helburua.
Horrelako gertaerek "ordenu publikoari larri" eragiten diotela esan du Fernandez Diazek eta, ondorioz, "erakunde kriminaleko" kidetzat joko dituzte ekintzok sustatzea akusatutakoak.
Aurretik prestatutako ekintzak izaten direla iritzi dio ministroak, eta gerrillako teknikak erabiltzen dituztela.
Gune publikoetan sartzea edo beraietan sartzea oztopatzea ere delitutzat joko du gobernuak.
Barne eta Justizia ministerioak ari dira prestatzen erreforma. Kongresuak onartu beharko du, baina PPk gehiengo osoa dauka.