Sistema federal bat proposatuta, Kim Il-sung Ipar Koreako sortzaile eta egungo presidente Kim Jong-unen aitonak 1973an eginiko eskaintza jarri nahi du berriro mahai gainean Piongiangek. "Koryoko Errepublika Demokratiko Konfederala" proposatu zuen hark, iparraldeko sistema komunista eta hegoaldeko kapitalista herri bakarrean batzeko modu gisa.
Rodong Langileen Alderdiko egunkariak argitaratu du albistea. Hego Koreako presidente Park Geun-hyek Ipar Korearekiko duen politika salatu du, eta egotzi dio bi herrialdeen batasuna bilatzea iparraldeko sistema desagerrarazteko.
Hego Koreako presidentea kargura iritsi zenetik, bi herrialdeen arteko adiskidetzea defendatu du, baina horretarako aldaketak eskatu ditu Ipar Koreako sistema politikoan; halakorik ez du onartu, ordea, Piongiangek.