Ipar Koreako erregimeneko buruzagi nagusi Kim Jong-il eta Hego Koreako presidente Roh Moo-hyun goi bilera historikoa egiten ari dira Pyongyangen, Ipar Koreako hiriburuan. 1953an Koreako gerran herrialdearen banaketa berretsi zenetik estatu bietako buruzagiek egiten duten bigarren batzarra da.
Aurreikusita ez bazegoen ere, Kim Jong-ilek harrera beroa egin dio Roh Moo-hyuni Pyongyango plaza nagusietako batean. Ohorezko tratua emanez, eta milaka herritar inguruan txaloka zituztela eman dio ongietorria.
Ipar eta Hego Korearen arteko muga oinez igaro du Roh Moo-hyunik, nolabaiteko keinu sinbolikoa eginez. Pyongyangera, berriz, luxuzko auto ireki batean sarrarazi dute, herritarren txalo eta goresmen artean.
Goi bileraren helburua Koreako bi zatien arteko harremanak hobetu eta normalizatzea da.
Ipar eta Hego Koreako estatuburuak goi bilera historikoa egiten ari dira Pyongyangen
Ia 55 urtean egiten duten bigarren batzarra da. Ipar Koreako buruzagi Kim Jong-ilek harrera beroa egin dio Hego Koreako kargukide Roh Moo-hyuni Pyongyangen, milaka lagunen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu