Ipar Koreak ahalmen laburreko bi misil jaurti ditu gaur, herrialdeko ekialdeko kostatik, gobernuko iturriak aipatuz Yonhap berri agentziak esan duenez. Hamgyeong eskualdetik bota dituzte misilak, Musudan-ri hegoaldetik.
Urriaren 10etik 20ra artean itsasora irteteko debekua emana zuen Ipar Koreako Gobernuak.
Aurreko hilabeteetan ere bota izan ditu misilak; ahalmen luzekoak, tartean. Dena dela, prest agertu da desarme nuklearraz berriz negoziatzen hasteko. Kim Jong-il buruzagi komunistak, Errusiarekin, Hego Korearekin, Japoniarekin eta Txinarekin ezertan hasi aurretik, AEB Ameriketako Estatu Batuekin elkarrizketak hasi nahi ditu, negoziatzeko hainbat erabaki seikotearekin egin aurretik hartzeko.
munDUA
Ipar Koreak ahalmen laburreko bi misil bota ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu