Mundua

Ipar Koreak bertan behera utziko ditu arma nuklearren eta misilen probak

Gaur sartu da indarrean Kim Jong-un presidenteak jakinarazitako neurria. Nazioarteko hainbat eragilek balioa aitortu diote keinuari.

Kim Jong-un Ipar Koreako presidentea, herraldeko agintari talde batekin batera, arma nuklarren garapenerako lanak ikuskatzen. KCNA, EFE
2018ko apirilaren 21a
16:58
Entzun

Hego Koreako eta AEBetako gobernuekin bildu baino egun batzuk lehenago ezagutarazi du neurria Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak. Bere gobernuak eten egingo ditu arma nuklearren eta kontinente arteko misilen probak. Atzo jakinarazi zien bere alderdikideei, Langileen Alderdiaren Komite Zentralaren bileran.

Horrez gain, Ipar Koreak itxi egingo ditu herrialdearen iparraldean proba nuklearretarako dituen guneak, "proben etetearen gardentasuna bermatzeko". Hala azaldu du herrialdeko KCNA albiste agentziak.

Nazioarteko hainbat eragilek txalotu egin dute Piongiangen erabakia. "Aurrerapen esanguratsua" da neurria, Hego Korearen esanetan, penintsula arma nuklearrik gabe gune bihurtzeko. Seulek adierazi du proben etetea "oso positiboa" izango dela Koreako bi estatuen arteko eta Piogiangen eta AEBeen arteko bilera "arrakastatsua izan dadin".

Proben etetea ospatu egin dute Europako Batasunak, Japonek, Txinak, Erresuma Batuak, Errusiak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.