MunDUA

Ipar Koreak elkarri ez erasotzeko akordioa hautsi du Hego Korearekin

"Gerrarako jarrera" izatea egotzi dio. Hegokoek erantzuten diote alde batek ezin duela bere kabuz hitzarmena apurtu. Duela zazpi urte izan zituzten azkeneko borrokak, eta hildakoak gertatu ziren.

2009ko urtarrilaren 30a
18:18
Entzun
Hego Korearekin zeuzkan akordio militar eta politiko denak "hilda" daudela jakinarazi du gaur Ipar Koreak, eta hala segituko dutela adierazi du, "hark bion arteko gerra izateko jarrerarekin jarraitzen badu". Elkarri ez erasotzeko hitzarmena zuten. 2002an izan zituzten azken borrokak, eta hildakoak gertatu ziren.

Hego Koreari ez zaio gustatu Iparrekoen erabakia, eta akordioa errespetatzeko eskatu dio; "izan ere, hitzarmenok ezin ditu alde batek bere kabuz apurtu".

1953an bukatu zuten euren arteko gatazka, baina harrezkero ere ez dute harreman onik izan, 2000n akordio garrantzitsuak lortu bazituzten ere (elkarren arteko proiektu batzuk abiatu...). Bi herrialdeen artean militarizatu gabeko esparrua dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.