Ipar Koreak hainbat misil jaurtiki ditu Japoniako Itsasorantz

Hego Koreako Gobernuaren ustez, helmen txikikoak izan dira eta ez da beharrezkoa ekintzari esanahi berezia ematea

2007ko maiatzaren 25a
13:00
Entzun
Japoniako Itsasorantz hainbat misil jaurtiki ditu Ipar Koreak, Hego Koreako armadak detektatu duenez. Hego Koreako Kanpo Arazoetako Ministerioko bozeramaile batek Kikmin Ilbo egunkariko edizio jarraian esan du misilen jaurtiketa urteroko ohiko ekintza izan litekeela eta ez dela beharrezkoa ekintzari esanahi berezia ematea. Oraindik ez dakite Ipar Koreak zenbat misil jaurtiki dituen.

Ipar Koreak misilekin saiakera egin zuen azken aldia 2006ko uztailaren 5ean izan zen. Orduan gutxienez zazpi misil jaurtiki zituen eta horietako bat helmen handikoa zen. Urrian, Pyongyang-eko gobernu komunistak lehen saiakera nuklearra egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.