mundua

Ipar Koreak ofizialki deklaratu dio "gerra" Hego Koreari

Seuli eta Washingtoni ohartarazi die "probokazio txikienaren aurrean", "behehala" jardungo duela, "errukirik gabeko eraso nuklear batekin".

2013ko martxoaren 30a
18:43
Entzun

KCNA berri agentziak zabaldutako informazioaren arabera, Kim Jong-un Ipar Koreako buruak "hil edo biziko bataila" aldarrikatu du, "AEBekin urte luzez izandako gatazkari amaiera eman eta aro berri bati hasiera emateko". Aurrerantzean iparraren eta hegoaren arteko harremanak "gerra egoera" baten testuinguruan garatuko direla ziurtatu du gobernuak.

Horrela, ultimatum bat eman die Seuli eta Washingtoni, eta ohartarazi die "probokazio txikienaren aurrean", "behehala" jardungo duela, "errukirik gabeko eraso nuklear batekin".

"Ez da hiru eguneko gerra izango, tximistaren gisakoa baizik; Ipar Koreak Hego Koreako eremu guztiak okupatuko ditu eraso bakar batean", azaldu dute oharrean.

Hego Korearen erantzuna heldu da. Esan du gerra deklarazioa ez dela "mehatxu berria".

Atzo Jong-un Ipar Koreako presidenteak onartu zuen Ipar Koreako armada gerrarako prest jarri zuela; prest zituztela lurreko artilleria eta misil estrategikoa. "Noiznahi tiro egiteko prest" egon daitezela agindu zien, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.