Froga gisako misilak bota eta bota dabil gaur ere Ipar Korea, Hego Koreak salatu duenez. Honen arabera, gaur dagoeneko zazpi misil balistiko jaurti ditu azkeneko orduetan Ipar Koreak. Duela bi egun beste lau bota zituen.
Gaurko lehen seiak behintzat, Gitdaeryongo gune militarretik bota ditu, Wonsan herritik -herrialdeko hegoekialdean dago-, eta 400-500 kilometrora heltzen direnak ziren, helmen laburrekoak. Antza, itsasora erori dira denak.
Ipar Koreak maiatzaren 25ean entsegu nuklearra egin zuen, eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak zigorrak jarri zizkion. 2006an egin zuen aurreneko entsegua.
munDUA
Ipar Koreak zazpi misil bota ditu
Froga gisa jaurti ditu, itsasora. Hego Koreak salatu egin du jaren jokabidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu